Mahastia gure etxea
Mahats artean bizi gara. XIV. Mendetik datorren Garaikoetxea baserrian daude gure mahastiak, eta gertutik zaintzen ditugu. Ardoa egitea da gure afizioa, baita bizimodua ere. Baserriaren izaera berreskuratu dugu, naturaren eta gizakiaren arteko harmonian: lurrak emandakotik bizi gara.
Ardoaren artisauak
Ale, mordo, mahatsondo, eta upel bakoitza bakarrak dira guretzat. Naturari entzuten diogu, eta uzta bakoitza bere berezitasunekin lantzen. Hala, urtero egiten dugu txakolin berezia, I.Urruzolaren nortasunari jarraiki.
Gurearen defendatzaileak
Mendeetako tradizioa duen upategi berria gara. Garaikoetxean XVI. mendean dolarea eraiki zen, eta egun egitura mantentzen dugu. Ohiturak sagarra agintzen bazuen ere, bihotzak eta senak mahatsera eraman gaituzte. Belaunaldi askoren jakintza jaso eta zaintzen dugu, garaiko produktu bat egiteko. Hori da gure esentzia.
Mentzioak
Gure ardoa eskuratu
I. Urruzola Txakoliña eskuratu nahi badezu jar zaitez harremanetan gurekin ondoko fitxategia beteaz eta behar duzun informazioa emango dizugu