LEGATU BATEN BUKETA

aroma

Euskal Herrian, Alkizako ibarrean jaiotzen da Inazio Urruzola Txakolina. Ardo zuri honen ontasunak jaiotzen ikusi duten lurrek emanak dira. Hainbat belaunalditan familiaren ondare izan diren lurrak, XIV. mendekoa eta ondare historiko-kulturala den Garaikoetxea baserriaren barrutian. Edari honek tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen ditu. Egunez egun berrinterpretatzen den historia.

Historia, familiaren ondarea eta gaur egun lortzen den edaria ehuntzen dituen amets hau betetzeko, mugarri izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Jatorrizko Izendapena eskuratzea.