MILAKA URTEKO LURRAREN ZAPOREA

el sabor de una tierra

Sagarrondoak zeuden tokian, gaur mahatsondoak loratzen dira. Euriak eta eguzkiak laztandutako ibarrek, antzinako lurrek, ardo fin eta askotarikoa sortzeko bidea ematen dute, nor izatera daraman esentzia paregabea duen ardoa, etengabe amets egitera gonbidatzen gaituena.

Alkizako ibarrean, Tolosaldean, bere balio gastronomikoagatik ezaguna den eskualdean, Garaikoetxea baserriaren lur milenario hauetan hazten dira Hondarribi Zuri (% 80) eta Petit Corvou (% 20) mahatsak.

Txakolinak nazioartean jaso duen balioa eta ospea, neurri handi batean, sukaldari-maisuen eskuei eta izaerari zor zaie, Euskal Herriko gastronomia mundu osoan estimatuenetako eta kalitate-kuota aitortuenetako bat izatera goratu baitute.

Txakolina edari bizia da, gorpuzduna eta oso elegantea ahoan, ezin hobea mahaian, arrainekin, mariskoekin eta haragi zuriekin batera ateratzeko.