Mahastia gure etxea
Mahats artean bizi gara. XIV. Mendetik datorren Garaikoetxea baserrian daude gure mahastiak, eta gertutik zaintzen ditugu. Ardoa egitea da gure afizioa, baita bizimodua ere. Baserriaren izaera berreskuratu dugu, naturaren eta gizakiaren arteko harmonian: lurrak emandakotik bizi gara.
Gurearen defendatzaileak
Mendeetako tradizioa duen upategi berria gara. Garaikoetxean XVI. mendean dolarea eraiki zen, eta egun egitura mantentzen dugu. Ohiturak sagarra agintzen bazuen ere, bihotzak eta senak mahatsera eraman gaituzte. Belaunaldi askoren jakintza jaso eta zaintzen dugu, garaiko produktu bat egiteko. Hori da gure esentzia.
I.Urruzola Txakoliña munduan zehar
TOPA! 乾杯 (Japoniera / Txinera)! PROST (alemaniera)! CHEERS (ingelesa)!
Bizitza bera ospatzen dugu I.Urruzola txakolina egiten dugun bakoitzean. Pozik eta harro, mundu osoarekin egiten dugu topa. Japonia, Alemania, edota Ameriketako Estatu Batuetako lagunekin edalontzia jaso eta guztion osasunaren izenean hartzen dugu tragoa.
[devvn_ihotspot id=”67226″]
Gure ardoa eskuratu
I. Urruzola Txakoliña eskuratu nahi badezu jar zaitez harremanetan gurekin ondoko fitxategia beteaz eta behar duzun informazioa emango dizugu